Zer egiten dugu

Zainduz Elkarteko kideok uste dugu, pertsona ororen zaintza eta jakina, haurren zaintzaren erantzukizuna ere, gizarte osoari dagokiola. Eta gure bokazioa, ikuspegi hau zabaltzea da, pertsona zaintzaileei bizitza publikoan parte hartzea errazteko zerbitzu bat eskainiz.

Horregatik, gure zerbitzua, ekimenak antolatzen dituzten entitate publiko zein pribatuei eskaintzen diegu, hauek, beraien ekimenetako parte hartzaileei, haur zaintza zerbitzu profesional eta euskaldun bat eskaini diezaioten.

Zerbitzua, ekimena gauzatzen den tokian bertan emango da, unean uneko ezaugarri eta beharretara egokituz.

Haurrak 0 urtetik aurrera artatzen ditugu.

Gainera, erantzukizun zibil eta istripuetarako aseguruaz eta material didaktikoa eta jolasak eramateaz gu arduratzen gara.

Advertisements