Nortzuk gara

Dagokion titulazioa eta eskarmentua dugun zaintzaileak gara eta zaintza zerbitzu guztietan konfiantza, errespetua eta ondo pasatzearen balore pedagogikoak lantzen ditugu.

Haurrak ikuspegi integral batetik ulertuta, gure zerbitzuetan hiru ardatz pedagogiko horiek lantzen ditugu:

Konfiantza: Konfiantzazko harremana hazkuntza osasuntsu baterako abiapunturik onena da. Hori finkatzearekin batera, haurren gaitasun eta erritmo indibidualak errespetuko dituzte beti Zainduz Elkarteko zaintzaileek.

Errespetua: Haurrak bere buruarenganako konfiantza osatzeko ezinbestekoa da. Haurrak jakinmina garatu dezan inguruan duenaren errespetua behar du. Eta alderantziz, inguruan duena errespetatzen laguntzea da Zainduz Elkarteko zaintzaileen egitekoetako bat.

Ondo pasatzea: Haurra berez gizaki soziala da eta taldean ondo pasatzea du gustuko. Familian, eskola giroan edota lagun artean ondo pasatzea eskubide bat da haurrentzat. Horregatik, adin eta izaera ezberdinetarako egokiak diren ekintzen bitartez, taldekide bakoitza gustura sentitzeko konpromisoa hartzen dute Zainduz Elkarteko zaintzaile guztiek.

Advertisements