Zainduz

Zainduz, zaintza sistema justuago, bizigarriago eta kolektiboago bat defendatzen duen aberasteko asmorik gabeko elkarte feminista da.

Bidezkoagoa: Elkarbizitzaren oinarria bera da zaintza, baina gaur egun, ezberdintasun sozial eta ekonomikoen isla ere bada. Zaintza, gure bizitzen sostengurako funtsezko egiteko bat dela onartzea bilatzen dugu. Berdintasun terminoetan bete beharreko behar bat da zaintzarena, lan baldintza justuetan egin beharreko lana izanik.

Bizigarriagoa: Aukera gabeziez, estresaz eta sarritan desegokiak diren banakako konponbideez beteriko testuingurua daukagu egun. Zainduz Elkartearen helburua, zaintza bera, prekarietate gehiagorik sortzen ez duen eskenatoki batera eramatea litzateke. Eskenatoki bat non, zaintzeak ez duen bizitzako beste esparruei uko egitea suposatzen, hots, beste eskubide batzuk ez ezabatzea.

Kolektiboagoa: gaur egun, zaintzaren estaldura etxeei egokitzen zaie nagusiki, eta etxe barruan, emakumeari. Zainduz Elkartearen helburua, zaintzaren erantzunkidetasunean aurrera egitea litzateke, gizon eta emakumeen artean lana modu berdintsuan banatuz eta zaintzaren erantzunkizuna eragile sozial guztietara zabalduz.

Argi dugu honako ikuspegi hau lan baldintza duinak ezarriz bakarrik lor daitekeela, horregatik, gure konpromisoa bikoitza da: bai eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatearekin baita berau posible egiten duten baldintzekin ere.

Advertisements